Industri erronka: Batxiler 1eko ikasleak errealitate industrialera hurbilduz

Martxoaren 15ean Industri Erronkaren azken ekitaldian izan da, Batxilerrerko 1. mailako ikasleek burutu dutena, alegia, Oihane Uriarte irakasleak lagundurik.

Industri Erronka FVEM eskutik datorren jarduera da, Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioak sustaturik, errealitate industriala gazteei hurbiltzeko eta talentua sektorera erakartzeko. Aurreko batean informatu genuenez, lehenik informazio saio batzuk burutu ziren Ikastolan bertan eta gero ikasleek Arteche enpresa bisitatu zuten; eta martxoaren 15ean, Vicinay Sestaoko enpresan ere izan ziren.

Programa honen amaiera ekitaldia BECen burutu zen, Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Arantxa Tapia sailburuak parte hartu zutelarik. Bizkaiko Batxilergoko eta Erdi Mailako Lanbide Heziketako 800 ikasle inguruk parte hartu zuten, bai eta amaieran egin zen kahoot galdera-jolasean ere. Irabazlea, Lauro Ikastolako Xabier Etxebarria Abrisketa izan zen; eta hamar lehenen artean gure beste hiru ikasle ere sailkatu ziren. Zorionak egindako lanagatik!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.