“Inork ez du esan behar nolakoa zaren. Zuk erabakitzen duzu nor zaren.”

Apirilaren 20an Xabier Osa (1992) izan dugu Ikastolan, Batxiler 1. mailako ikasleekin, KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi saioen ikasturteko azken saioan.

Xabier Osa handicup bat duen pertsona da, bere esanetan, baina hori ez da oztopoa izan bere ibilbidean burutu nahi izan dituenak lortzeko. Egun, CrossFit kirolean gailentzen da baina snowboard eta surf kiroletan ibilia eta eskarmentuko da. Uda honetan esaterako, Munduko Txapelketan izango da EEBBn.

Ilaski Del Pozo eta Oier Barandak egin dizkioetan galderei erantzunea, kirolari debarrak ume eta gazte garaian jasandako jazarpenaz hitz egin die ikasleei, familia eta lagunen partetik hartutako laguntzaz, bere ibilbideaz ikasketa eta bizitza profesionalean, eta batez ere, norberaren buruan dauden mugak gainditzeko egin beharreko lanaz: “Egunero borrokatu behar dugu gure buruarekin”.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.