INSPIRA saioak hasi dira neskengan teknologia eta zientziarako bokazioa sustatzeko

Zazpigarren urtez martxan ditugu INSPIRA proiektuko saioak Lehen Hezkuntzako 6. mailan, Ikastola aitzindaria izan baitzen neskengan teknologia eta zientziarako bokazioa bultzatzeko programa honetan parte hartzen.

Sei asteko iraupena duen programa honetan, bai neskek zein mutilek hartzen dute parte, saio batzuetan elkarrekin, eta besteetan, banaturik, edukiak modu ezberdinez lantzen baidituzte taldeko mentoring teknikari jarraituz.

Proiektuaren muina emakume aholkulariak dira, borondatez haien eguneroko bizitza ikasleei klase orduetan azaltzen dietenak. Ikasturte honetan bertaratu diren mentore-aholkulariak dira Amaia Vicario; Leire Garmendia, ikastolako guraso dena, eta Maialen Choya, ikasle-ohia eta Lauroko guraso gaur egun.

Inspirari buruzko informazio gehiago ikusteko KLIKATU HEMEN.