Iraia Iturregi Lauro Ikastolaz, grabatutako dokumentalean

Iraia Iturregiri egindako dokumentalean, Athletic-eko talde femeninoaren entrenatzaileari, alegia, ikasle-ohi hau bere kirol hasieraz mintzatzen da. Iraia Lauroko ikasle zela hasi zen futbolean Ikastolako eskolaz kanpokoetan (1993-1999) eta Athletic-eko jokalari izatera heldu zen. Gaur egun, nesken taldeko entrenatzailea da.

Iraiak maiz kolaboratzen du Ikastolarekin, esate baterako Lehen Hezkuntzan burutzen diren emakume kirolarien hitzaldi saioetan.

Biodeoan duzue Ikastolako bere kirol ibilbidearen hasieraz azaltzen duena:

 

 

 

 

 


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.