Irailaren 8an hasiko da 21/22 ikasturtea

Maiatzaren 25eko Eskola Kontseiluaren batzarrean 21/22 ikasturteko eskola-egutegia onartu da, Eusko Jaurlaritzaren bestelako jarraibiderik jaso ezean. Ikasturteta irailaren 8an hasiko da etapa guztietan; eta azken egunak, ekainaren 20an Haur eta Lehen Hezkuntzan, eta Bigarren Hezkuntzan ekainaren 21ean izango dira.

Ikasturteko jai-egunak ondokoak izango dira:

  • Urriak 11-12: zubia eta El Pilar jai-eguna.
  • Azaroak 1: Domu Santu jai-eguna.
  • Abenduak 6-7-8: Konstituzioa eguna, zubia eta La Inmaculada jai-eguna.
  • Abenduak 23: azken klase eguna Gabonetako opor aurretik.
  • Urtarrilak 10: lehen klase eguna Gabonetako opor ostean.
  • Otsailak 28 – Martxoak 1: Inauterietako jai-egunak.
  • Apirilak 8: azken klase eguna Aste Santu opor aurretik.
  • Apirilak 25: lehen klase eguna Aste Santu opor ostean.

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.