Nahia Urteaga ikasleak Urruzuno literatur saria

Hezkuntza sailburuordetzak jakinarazi digu Batxiler 1eko Nahia Urteaga Lópezek saria lortu duela Urruzuno literatur lehiaketan, eskola artekoa dena eta ikasleen artean literatur zaletasuna, literatur sorkuntza eta euskararen idatzizko kalitatea bultzatzea helburu duena.

Poesiako A kategorian izan da, Batxiler mailako ikasleei dagokiena. Saria bost eguneko egonaldia izango da, eta idaztearekin zerikusia duten lanketak egiteaz gain, hainbat euskal artista gertu-gertutik ezagutuko dituzte, baita Euskal Herriko zenbait leku ere. Horrez gain, diploma jasoko du eta bere lana Sagastiberri izeneko bilduman argitaratuko da.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.