Irakurketa Konpartituko jarduerak abian dira

Eskola kirola, Kultur ekintzak eta Hizkuntzak eskaintza barnean da “Irakurketa konpartitua” jarduera, Batxilerreko ikasleak eta Lehen Hezkuntzako 2.mailakoak bateratzen dituen kooperazio proiektua, alegia.

Eguneroko azken orduan, Lehen Hezkuntzan, irakurketa saioak burutzen dituzte Batxilerreko ikasleek 2. mailako ikaskide txikiekin, duela zortzi urte irakurketa sustatzeko jaio zen ekimen honetan. Ekintza LHko Irakurketa Planaren barruan kontenplatuta dago eta helburua da ikasleengan irakurtzeko zaletasuna bultzatzea eta bide batez, ahozko adierazmena eta irakurketa ozena eta entonazioa lantzea.

Batxilerreko ikasleek Lehen Hezkuntzako arduradunen jarraibide eta argibideak hartzen dituzte saio hauek era egokiz gidatzeko, erabilitako materiala ere gainbegiraturik baitago. Talde txikietan batzen dira, bospasei LHko ikasle eta Batxilerreko bat, ipuinak irakurri, komentatu, eta finean, irakurketaz elkarrekin gozatzeko.

Ederra esperientzia txiki eta gazteentzako!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.