Irune Salcedo Roquek Batxiler Sari berezia hartu zuen

Abenduaren 12an Irune Salcedo Roquek 24-25 Batxiler Sari berezia hartu zuen, Euskadiko beste 16 ikasleekin batera. Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak sariak banatu zituen, Irune laugarrena izan zelarik, eta nesketatik lehena.

Irune, bere familiaz gain, Nerea Loidi eta Mikel Gorostidi Batxilerreko zuzendari eta koordinatzaileaz lagundurik bertaratu zen.

Eusko Jaurlaritzaren Batxilergoko Sari Bereziak ematearen helburua ikasleen bikaintasun akademikoa sustatu eta euren ahalegina aitortzea da. 24/25 ikasturtean Batxilerrean 8,75 edo gehiagoko batez-bestekoa lortu zuten 655 ikasle aurkeztu ziren ekainean egin ziren probetara, eta 16 izan dira sarituak.

Aintzatespen publikoaz gain, saritutako ikasleek diru-laguntza ekonomikoa jasoko dute.

Zorionak Irune!