Juan Ignacio Perez Iglesias izan dugu aurten KUKULUMENDI hitzaldi saioei hasiera ematen

Azaroaren 23an Juan Ignacio Perez Iglesias dibulgatzailea eta idazlea izan dugu KUKULUMENDI – Personen talentua garatuz hitzaldi saioei hasiera emanez.

Bigarren Batxilerreko ikasleei “Ezagutzaren mugak (edo ezagutzaren behinbehinekotasunez)” hitz egin die, ostean neska-mutilek eta Garbiñe Echevarria eta Beñat Zubia aurkezleek egin dizkioten galderei erantzunez: letra eta zientziak banatzearen inguruan, ondorengo ikasketetarako gomendioak, euskara, hizkuntza era egokiz erabiltzearen garrantzia, eta beste.

Juan Ignacio Perez Iglesias, Biologian Doktorea eta Fisiologian katedraduna, EHU-UPVko Errektorea izan zen 2004-2008 urteetan eta ardura ezberdinak izan ditu unibertsitate arloan. Egun, Jakiunde – Zientzia, Letra eta Arte akademian Lehendakaria dugu, zientzia dibulgatzailea eta idazlea. Lauro Ikastolari dagokionez, bertoko gurasoa izandakoa da eta Kontseilu Errektoreko kide ohia.

Eskerrik asko gurera hurbiltzeagatik, ezagutzaren mugak irekitzera!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.