Agur Kalakari!

Kalakari hil da. Hamar urteko ibilbidea eta gero, DBHko ikasleek hileta egin dute, merezitako agurra emanez.

Kalakari euskararen erabilera sustatzeko Ikastolaren proiektua izan da eta DBHko bigarren zikloko ikasleek, euskara gehiago egiteko grinak gidatuta, hainbat egitasmo garatu dituzte Kalakariren bizitzan. Egindako proiektu guztien helburua, sormena eta irudimena iparra, euskararekin emozio positiboak elikatzea izan da, arnasgune sentiarazteko eta besteen akuilu izateko. DBHn ez ezik, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ere aritu dira, baita Euskalgintzako beste eragilerekin batera hainbat esku-hartze izan dituzte.

Kalakariren heriotza sinbolizatzeko haritza landatu dugu. Horrez gain, inguruan euskararen denbora-kapsula ere lurperatu dugu, 15 urte barru zabaltzeko jarraibideekin. Bertan Ikastolako hainbat partaidek utzitako euskararen objektuak, ametsak eta sekretuak daude. Kalakariren heriotzaren perfomancearekin etapa bat amaitu eta beste bati harrera egingo zaio. Etapa berrian Euskal kulturak eta aisialdi aukerek garrantzi handiagoa hartuko dute.

Haria ez dadin eten! Kalakarin 10 urtetan egindakoa ikusi nahi baduzue:


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.