Kid’s Kit-Car proiektua, bokazio zientifiko-teknikoa sustatzeko erronka berria

 3 4 5

 

 

 

 

 

Lauro Ikastolaren apostua metodologia eta teknologia berriak aplikatzeko sendoa eta ibilbide luzekoa da, eta azken urteetan indartu egin da atal zientifiko-teknikoan. ZTEAM bezalako tailerrak (zientzia, teknologia, ingenieritza, artea eta matematikak), eta “Ikerketa faktoria” eta “Ikerketa lanak” hautazko jakintzagaiak ikasleengan bokazio zientifiko-teknikoak eragiteko sortu diren adibideak dira.

Proiektu berri hau, Kid’s Kit-Car, lukrorik gabeko elkarte baten eskutik dator, GreenPower IBERIA, 2017ko urtarrilean jaioa, ume eta gazteen artean konpetentziak teknikoak sustatzeko asmoz. Horretarako aitzakia, kotxeak diseinatu eta eraiki, lasterketetan parte hartu ahal izateko, prototipo elektrikoekin eta ingurugiroarekiko jasangarriak.

Kid’s Kit-Car proiektuaren erreferentzia Erresuma Batutik dator, Greenpower Education Trust-en eskutik (www.greenpower.co.uk), eta bertatik datoz beharrezko material guztiak.

Kid’s Kit-Car elkarteak Penintsula osoa du eremutzat, eta lehen urratsak Euskadin ematen ari dira, Lauro Ikastola aitzindari izanik honen aplikazioan.

Programan parte hartzeko hiru kategoria daude eta Ikastolak Lehen Hezkuntza eta DBHko taldeekin hartzen du parte:

  • Lehen Hezkuntza: taldeak dira Passengers eta Big-Bang Group, Goblin kategorian, 9-12 urte bitartean. Kotxeak eskolaz kanpoko “Programazioa & Robotika”, jardueran muntatzen ari dira Paul Aurre eta Jon Andoni Bretón ikasle-ohien gidaritzapean.
  • DBH 1: taldeak dira Lauro Power, Lauro GD, Teknoalakranak, Velo eta FormuLauro, Formula 24 kategorian, 11-16 urte bitartekoentzat. Maila honetan Teknologia ikasgaiaren barruan garatzen dira proiektuak Josu Basterretxea eta Maite Leizaola irakasleen gidaritzapean.

Ekipo edo lan-talde bakoitzak bere blog-a du:

LAUROPOWER

VELOCARS

LAURO GD

TEKNOALAKRANAK

FORMULAURO

Proiektu honen helburuak dira:

  1. Parte hartzaileek proiektuak garatzen ikas dezatela, horrek dakartzan arrisku eta erabakiekin, bai eta finantzatzen ere.
  2. Parte hartzaileek taldean lan egiten ikas dezatela.
  3. Parte hartzaileek sormenaren tresnak diseinatzen eta erabiltzen ikas dezaten.
  4. Parte hartzaileek euren ideiak komunikatu eta proiektuak azaltzen ikas dezatela.
  5. Proiektuak ingelesez garatzen.

Jarduera eta lasterketa ezberdinak burutuko dira prozesuan zehar taldeek parte hartu eta euren artean neurtzeko aukera izan dezaten.

 


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.