KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz: Ekintzailetza mintzagai, Batxilergoan

Azaroaren 25ean “KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi programaren aurtengo bigarren saioa izan dugu Ikastolan: lehen mailako ikasleak presentzialki; eta bigarrenekoak, streaming bidez gelan zeudela, aurreko urtean ezin izan baitzen saio hau burutu. Hitzaldietako programa hau, Batxilerreko Orientazio akademiko-profesionaleko Planaren parte da, “INSPIRATU besteekin” atalean.

Eneko Knörr eta Jon Uriarte izan ditugu “Ekintzailetza” gaia jorratuz, euren esperientzia pertsonalak kontatuz, euren ibilbide profesionalak azalduz eta etorkizunerako gomendioak emanez ere.

Ikasleek galderak egiteko aukera ere izan dute azken egunetan klasean prestatu duten gai honi buruz.

Eskerrik asko Jon eta Eneko proiektu honetan parte hartu eta gugana berriz hurbiltzeagatik!

Kontuan izan hitzaldi honen aurreko ikasturteko bideoak familien atal pribatuan dituzuela, IKASTURTEKO ZEHAZTAPENAK – KUKULUMENDI atalean.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.