Kurrikulua prestatu, norberaren marka sortu, elkarrizketa egin… Lan merkaturako prest!

Urtarrilaren 20an Batxiler 2. mailako ikasleek Iñigo Ochandianorekin aritzeko aukera izan dute, Campo&Ochandiano-ko arduradun eta Ikastolako guraso dena, lan merkatua aztertuz. 

Campo&Ochandiano giza baliabideen arloko aholkularitzan aitzindaria da, eta bere funtzio nagusien artean, pertsonen hautatze prozesu masiboak egitea da. Beraz, Iñigok bere ezagutza eta esperientziak ikasleei hurbildu dizkie: unibertsitate karrera nola aukeratu, enpresek zer nolako profesionalak kontratatatzen dituen, lan elkarrizketetan aberasgarri izan daitezkeen aholkuak,…

Tarte oso interesgarria izan da, etorkizun hurbilean izango dituzten erabaki hartzeetan eta jokatzeko moduen arloan hainbat aspektu aztertuz.

Eskerrik asko Iñigo, beste urte batez!


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences