Minbiziaren prebentzioan lan egitea: LH 5, DBH 2 eta Batxiler 1

Ikastolak ikasleengan bultzatu nahi dituen baloreekin lotuta, eta bizitza osasuntsua egiteak ikaslearen osasun fisiko eta emozionalean eta errendimendu akademikoan dituen eraginak kontuan hartuz, SUNRISE izeneko programa piloto batean parte hartzea erabaki dugu Lehen Hezkuntzako 5. mailan, DBHko 2.ean eta Batxiler 1. mailan. Proiektu hau Osakidetzak Europako beste herrialde batzuetako osasun sailekin koordinaturik martxan jarriko duen proiektu-piloto bat da. 

SUNRISE programaren helburu nagusia minbiziaren prebentzioan lan egitea da ikasleengan ohitura onak sustatuz, horrela heldutasunera heltzen direnean minbizia garatzeko probabilitatea murrizten lagunduz. Unitate didaktiko batzuen bitartez elikadura osasuntsuko ohiturak bultzatuko dira tutoritzako programazioen barnean integratuko direnak.


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences