Lauro Ikastolako eskubaloiko umetxo taldea, PINeko txapelketako txapelduna!

Ikastolako LH 4.mailako eskubaloiko jokalariek, beste talde bateko bi jokalariekin batera, Lauroko eskubaloi taldea osotu eta Bilboko PINeko txapelketan parte hartu zuten.

Talde hau sortu eta izena ematearen helburua eskubaloiko txapelketekin lehen kontaktua izatea eta ondo pasatzea baino ez zen, baina lan ederra egin zuten eta 2019. urteko urtarrileko finalera heldu ziren, bai eta irabazi ere!

Zorionak!!!

Lauro eskubaloia 2018-2  Lauro eskubaloia 2018-1

 


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.