Lauroko ikasleak ITP eta BEC-eko ekitaldian, Industria Erronka programaren amaieran

Martxoaren 23an Industria Teknologia eta Marrazketa Teknikoko ikasleek Industria Erronkaren azken ekitaldian izan ziren, Ohiane Uriarte irakasleak lagundurik, FMEN eskutik datorren jardueran hain zuzen.

Goizean ITP AERO bisitatu zuten Zamudioko Parke Teknologikoan eta hegazkinen motorearen parte desberdinak nola diseinatzen, fabrikatzen eta montatzen diren ikusi zuten. Ikasleek ingeniari desberdinekin tailerrak eta enpresako eraikin desberdinak ikusteko aukera izan zuten. Oso gustora agertu ziren! Bisitaldi hau ITP-k Twiterren ere iragarri du: IKUS HEMEN

Amaierako jarduera hauen aurretik, Industria Erronka programarekin bi enpresa etorri zaizkigu Ikastolara industriaren mundua ikasleei hurbiltzeko, Teknalia eta Manufacturas Eléctricas S.A.U. – MESA.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.