Lehen ikastola TBL metodologian akreditatua – Thinking Based Learning

Ekainaren 29an Massachusetts Unibertsitatean Filosofia Doktorea eta pentsamenduaren metodologian nazioarteko aditua den Robert Swartz Lauro Ikastolan ospatu den ekitaldian parte hartu du Ikastolako arduradunei Thinking Based LearningTBL ikastetxea izateko prozedura bete duela egiaztatzen duen agiria emanez.

“Thinking Based Learning- Pentsamendu Trebetasunak” metodologia aplikatzeak pentsamendu trebetasunak kurrikuluaren edukietan uztartzean datza, ikasleak pentsalari eraginkorrak izan daitezen eta pentsamendu kritikoa gara dezaten, bi hauek Ikastolako Misioan dauden helburuak izanik.

Laurok 14/15 ikasturtetan hasi zuen prestakuntza metodologia honen inguruan Massachussets-eko Center for Teaching Thinking – CTTen bitartez, ikastetxeko geletan burutzen ziren workshop eta coaching-tutorizazioak burutuz. Prestakuntza saio batzuk Robert Swartz-ek berak eman zituen, bai eta CTTko bere kolaboratzaileek ere, Viridiana Barbanek, esaterako. Irakasle guztiek hartu dute oinarrizko prestakuntza Prentsamendu Trebetasunetan.

Prozesu luze honetan egitura sendo eta epe luzerakoa sortu dugu Lauron, zortzi irakaslek hartu duten prestakuntza bereziaren bitartez gainontzeko irakasleen TBL coacherskonsultore bihurtuz, modu honetara barne-prestakuntza ere bultzatuz metodologiaren atal teorikoan, bederen. Curriculum mapping-arekin ere hasi gara, hau da, TBL metodologia etapa guztietako programazioetan txeratzen, eta bi aldiz berrikusi da, TBL zentro gisa ziurtatuak izateko.

Robert Swartzek gaurko egunez Ikastolari ematen dion TBL agiri honek denon esfortzuak aitortzen ditu eta bere esanetan “badakigu Lauron itsasargi bat izaten jarraitzeko lanean arituko zaretela, zuon ikasleek ondo pentsatzen jarraituko dutela eta giza-garapenean aurrerapausoak emango dituztela. Zertifikazio hau aipatutako bikaintasun hori azpimarratzeko ematen dizuegu”.

It is all of you being thanked for all of this and with the knowledge that you will continue to make Lauro a beacon in the sky that will say that learning achievements based on good thinking will continue to mean human progress

Robert Swartz

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.