LH 4ko ikasleen eskutitzak heldu dira Ugandara!

Lauroko ikasle ohia den Leire Agirreazkuenaga, proiektukide duen Iker Mijangosekin elkarlanean, UGANDAn garatzen ari diren SALUGANDA proiektuarekin kolaboratzen ari gara, ikasleen arteko gutun trukaketak eginez, ingelesez.

Andrew Currie, ingeleseko irakaslearen ardurapean, 4.LHko ikasle guztiek 127 eskutitz pertsonalizatu idatzi dizkiete Ugandako “Good Samarithan Primary School”eko kideei, eurek ere 126 baitira, aurretik gure ikasleek jasotako eskutitzari erantzunez.

Garrantzitsua da aipatzea gure umeek idatzitako eskutitzen helburua ez dela izan gure ondasun eta erosotasunen berri ematea, bistan dagoelako bi lurraldeen arteko bizitza kalitate eta bermaren desberdintasuna. Helburua bakoitzak bere familiari buruz idaztea izan da eta gure ikasleek beste kultura, egoera ekonomiko-soziala ezagutzeko aukera izatea.

Dagoeneko gure eskutitzak hartu dituzte Ugandan eta argazkiak bidali dizkigute, eta orain irrikitan gaude eurenak hartzeko!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.