LHko elkartasun merkatuan lortutako diruak bere erabilera izan du jada

Urtero bezala, ekainean “Elkartasun merkatua” egin genuen Lehen Hezkuntzan, guztion parte hartzearekin lortutako materialekin eta giza-ordezkarien laguntzarekin.

Lortutako dirua, 807 € ICLI-Elkarkidetzarako Ingeniaritza erakundeari eman genion eta oraintsu adierazi digute nola erabili duten Indiako Premdham zentroan, premia bereziak dituzten mutil, gazte eta helduak batzen dituen elkartea, alegia, umezurtzak eta familia gabeko pertsonak izaten ohi direnak: ohean egon behar dutenentzako koltxoietarako babesle bereziak.

ICLI-ko arduradunek adierezi digutenez, Premdham-eko arduradunak:

Tienen muy presente a Lauro Ikastola y os agradecen infinitamente, al igual que nosotros, por vuestro apoyo y compromiso continuado hacia estos niños desfavorecidos a los que, poco a poco, vamos mejorando la vida.”

Eskerrik asko denoi zuon laguntzagatik! Zenbat egin daiteke oso gutxirekin!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.