M8 egunero da!

Aste osoan zehar hainbat jarduera daude programatuta, etapa guztietan, Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko.

Gizarteak berdintasunerantz aurrera egin du eta egiten ari da, baina ohartarazi behar da atzera egitearen arriskua ere badagoela eta lan handia dugula oraindik egiteko, eta Ikastolan hezkidetzaren aldeko apostua egiten dugu.

Egun hauek eduki ezberdinez jantziko dira inguruan ditugun gaiak jorratu eta horietaz ausnartzeko:

  • Haur Hezkuntza: eskulanak, “Daniela pirata” ipuina, euskara taldearen eskutik hormairudia osotu emakume ospetsuekin eta ikasleek haien hurbileko emakume garrantzitsuen argazkiak ekarri.
  • Lehen Hezkuntzan: egunaren nondik-norakoa, genero ikuspegia landu,… Jarduerak etapako site-ean ikusgai KLIKATU HEMEN (atalen batean, ikaslearen erabiltzailearekin).
  • Bigarren Hezkuntza: Hitzaldi eta formazio saioak. Ikusi txioa beherago.
  • Liburutegia: emakume nabarmenen esaldiak, emakume aitzindariak, artelanak, ipuin kolaboratiboa, Bechdel arauaren komikia…

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.