Maialen Lujanbio Ikastolan izan dugu Batxilerreko ikasleekin

Urriaren 24ean Maialen Lujanbio Lauron izan dugu, Batxiler lehen mailako ikasleekin, KUKULUMENDI hitzaldi-saioen proiektuko lehen ekitaldian.

Kukulumendi onaMaialen ia bi orduz jardun izan da ikasleekin lau aurkezle trebek plazaratzen zizkioten gaien inguruan. Bertsoa nola sortu, bertsolarien bizimodua, munduan zeharreko ahozko beste tradizioak, bertsolaritzatzaren azterketa zientifikoa eta beste, tratatu dituzte. Bertsotan ere aritu izan da, ikasleek proposaturiko puntuez.

KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz proiektua ikasturte honetan jarri dugu abian, Batxilerreko etapan, entzuteko gonbidatuen hitzaldien bitartez transmisiorako zubiak eraiki nahian, ikasleei balio erantsia eskainiko dieten pertsona eredugarriekin topaketa eta solasaldien bitartez.


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences