Marta Macho-Stadlerrek Ikastolan izan dugu aurtengo KUKULUMENDI konferentzia saioei hasiera emanez

Aurreko ikasturtean nahi eta nahiezko geldiunea izan ostean, aurten gogo eraberrituz hasi ditugu KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi saioak, Batxilerreko Orientazio akademiko-profesionaleko programan txertatzen direnak, “INSPIRATU besteekin” atalean.

Bigarren mailako ikasleekin hasi gara, urriaren 19an, eta Marta Macho-Stadler matematikaria izan dugu hizlari emakumeari eta zientziari buruz, genero-perpektiba batetik, gai honetan oraindik eman beharreko pausoen garrantzia plazaratuz.

Marta Macho-Stadler (Bilbo, 1962) Matematikaria (Doktorea) eta zientzia dibulgatzailea da, eta gaur egun, Geometria eta Topologia irakaslea EHUn.

Sariak:

  • 2019: Bilboko udaleko “Ospetsu” izendapena. “Dibulgatzaile zientifiko gisa egindako lanagatik eta zientzian emakumearen papera ikusgarri egiteagatik”.
  • 2016ko Berdintasunerako Emakunde Saria.
  • Espainiako Matematikaren Errege Elkartearen domina 2015ean.
  • Alacanteko Unibertsitateko IgUAldad saria 2015ean.

Hitzaldiko lau bideo labur gehitzen dizkizuegu edukiaren nondik-norakoa ikusteko. Bideo osoa, familien atala pribatuan duzue, IKASTURTEKO EDUKIAK – KUKULUMENDI.

KUKULUMENDI saioen inguruan gehiago jakiteko edota aurreko ikasturteetako laburpen-bideoa ikusteko, KLIKATU HEMEN.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.