Batxiler 1eko ikasle talde batek BBK Klima Zikloan parte hartu du

Urriaren 21ean 1. batxilergoko ikasle talde bat BBK Klima Zikloan parte hartzeko Bilboko BBK aretora hurbildu da, Asier Etxebarrieta irakasleak lagunduta.

Bertan, BC3ko kidea den (Basque Centre for Climate Change) Ibon Galarragaren hitzaldia entzun eta “Una verdad muy incomoda” filmea ikusi dute, egun Lurra planetan bizi dugun larrialdi klimatikoa azpimarratzeko asmoz. Azkenik, Glasgow-en izango den COP26 konferentzian hartu beharreko erabakien garrantziaz hausnarketa egin da.

Ekintza hau EA 2030 proiektuan egiten diren ekintzen barne dago, bereziki Garapen Jasangarrirako 13. Helburuarekin lotuta dagoelarik, “Klima babesteko ekintza”, hain zuzen.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.