Milaneko zientzia azokan izan da Batxilerreko ikerlari taldea

Batxiler 2. mailako “Lauroko astronautak” ikertzaile taldeak 2021eko Elhuyar Zientzia Azokan Milango FAST azokara joateko saria jaso zuen, eta bertan izan dira apirilaren 8tik 12ra bitartean, Gorka Lozano eta Amaia Perez irakasleek lagundurik.

Izadi Diego Eguren, Aiala Yañez Iturbe-Ormaetxea, Leire Soto Otxandiano eta Nahia Urteaga Lópezek osoturiko ikerlari-taldeak ondoko proiektua burutu zuen: Urteroko lekaleen hazien ernetzea ikertzen mikrograbitate baldintzetan, espaziora eramateko helburuarekin. Ikerketa-lan horretan, mikrograbitatean, urteroko lekaleen hazkuntza-prozesua nolakoa den eta geotropismoak zein eragin duen ernetzean ikusi dute. Horretarako, klinostato bat diseinatu, eraiki eta programatuko zuten.

Milanen egondako egun hauetan, proiektua aurkezteaz gain, hitzaldi eta erakusketetara joateko aukera ere izan dute; KORRIKA-rako tartea ere izan dute!

Zorionak neskak egindako lanagatik!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.