Nerea Ibarzabal, Bizkaiko Bertsolari Txapelduna, izan dugu Ikastolan

Martxoaren 2an Nerea Ibarzabal Salegi izan dugu Lauron Batxiler lehen mailako ikasleekin, KUKULUMENDI hitzaldi-saioen proiektuko aurtengo azken ekitaldian.

Nerea, 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapelduna, ia bi orduz jardun izan da ikasleekin Imke Lazaro, Mikel Iriondo eta Maia Onaindia aurkezle eta gidariek plazaratzen zizkioten gaien inguruan, eta bertsotan. Bertsoa nola sortu, munduan zeharreko ahozko beste tradizioak komentatu, bertsolaritzatzaren azterketa zientifikoa, gaiak prestatzeko egin beharreko lana, bertsolaritza-hizkuntza-literatura eta beste, tratatu dituzte.

Eskerrik asko Nerea, plazerra izan da!

KUKULUMENDI konferentzia saioak – Pertsonen talentua garatuz


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.