Asteburu oparoa STEAM proiektuentzako: FFL eta B24 lehiaketetan sariak

Lehen Hezkuntza eta DBHko eskolaz kanpoko First Lego League taldeek Euskadiko lehiaketan parte hartu dute martxoaren 5ean, Deusto Unibertsitateko egoitzan. LH 6. mailako taldeari, kategoriako ikaslee gazteenei, Etorkizun Oparoko Gazteentzat Saria eman diete. Zorionak egindako lanagatik!

Halaber, Batxiler 1. mailako “Ikerketa Lana” jakintzagaiko ikasleek Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoan antolatutako “Telekos B24” erronkan parte hartu dute, Getxon burututako ekitaldian: 24 orduz sormena landu dute, enpresek proposaturiko erronkei erantzuna emanez: esate baterako, txertoak nola banatu herrialde azpigaratuetan, ospitale futuristak nola antolatueta bi sari lortu dituzte. Zorionak! Ikasleek esan digutenez:

“Lagunekin ondo pasatzeaz gain, interes desberdineko pertsonak ezagutzeko aukera izan dugu, talde-lan polit eta garatua bideratuz”.

FIRST LEGO LEAGUE

TELEKOS BT 24


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.