Lauro – Ukraina laguntza dela eta

Martxoaren 9an amaitu da Ukrainako krisi humanitarioari aurre egiteko Ikastolan egin dugun material-bilketa.

Gure eskola komunitate osoak, berriz ere, hain egoera berezi bati erantzunez erakutsi duten jarrera paregabea izan da. Bai ekarritako material kopuruak zein familia edota umeak etxean hartzeko prestatasunak erakusten dute gure ikasle, familia-bazkide eta pertsonalaren elkartasun maila eta talde-lana, gure instituzioaz gain beste arloetan eraginez, bai gure jendartean zein gure ongizatean ere.

Bildutako materialari dagokionez, aurreikuspenak aise gainditu ditugu. Bildutako kopurua hain da handia, Lauro-Polonia bidaia zuzena egingo duen kamioia antolatzen ari garela, arlo honetan esperientzia duten bazkideekin elkarlanean.

Harrerarako familiak eskatzean, erantzuna ere apartekoa izan da: gure eskola komunitateko 60 kidek adierazi digute familiak edota umeak hartzeko prest daudela. Instituzio eta Elkarteekin kontaktuan gaude harrera prozesuetan parte hartzeko.

Eskerrik asko denoi!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.