Nora Burgoa Abos ikasleak, 1. saria Bizkaidatz Txikia Lehiaketan

Ikastolako NORA BURGOA ABOS ikasleak BIZKAIDATZ Txikia 2019-2020 haur eta gazteen VI. Literatura-Sariari  dagokionez, Haurren Mailako Euskara modalitateko 1. saria irabazi du. Norak aurreko ikasturtean aurkeztu zuen bere ipuina, Lehen Hezkuntzako 6. mailan zegoela, Izena badu, bada (Haitzaren erraietan) titulupena.

Tamalez  oraingoan ezin izan da sariak banatzeko ekitaldi ofizialik antolatu, COVID-19ak sortutako osasun-egoera larriaren ondorioz. Beraz, Foru Aldundiak Ikastolara bidali dizkigu, hau da, tableta bat, diploma eta sariak jaso dituzten lanekin argitaratu den liburuaren aleak. Ane Omar, aurreko ikasturteko irakasleak eman dizkio. Halaber, Ikastolari eskola-materiala eskuratzeko opari-bonoa eman zaio. Zorionak Nora!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.