Orientazio profesionala: “Industria Erronka” proiektuan hartuko dugu parte FVEMen eskutik

Abenduaren 21ean Batxiler Teknologikoko 1. eta 2. mailetako ikasleek, MANUFACTURAS ELÉCTRICAS S.A.U. – MESA enpresako bisita jaso dute Industria Erronka proiektuaren barruan.

Lauro Ikastolak Bizkaiko Metal Enpresen Federazioak (FVEM) antolaturiko programa honetan parte hartuko du, ikasleei prozesuak, produktuak eta proiektuak bertatik bertara ezagutzeko aukera emateko, eta Bizkaiko industria ezagutzeko. Finean, STEAM bokazioak sustatzeko.

Ikasleei Bizkaian metalaren arloan lan egiten duten enpresa industrialen funtzionamendua, antolaketa eta lan-mundua hurbilduko diegu. Hau izan dugu lehen bisita, baina otsailean bigarrena gehituko da eta hirugarren saioa enpresa bat bisitatu eta BEC-en burutuko den ekitaldian parte hartzea izango da.

MESA enpresak argitaratutakoa


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences