Berrien artxiboa

Batxilerreko ikerlari-talde bat saritua Elhuyar-eko Zientzia Azokan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 maiatza, 2021
“Lauroko Astronautak” taldeak, Batxiler 1eko Leire, Izadi, Aiala eta Nahiak osotua, Elhuyar Zientzia Azokako Sari nagusi bat irabazi du “Urteroko lekaleen hazien ernetzea ikertzen mikrograbitate baldintzetan, espaziora eramateko helburuarekin” proiektuarekin. Sari banaketa ekainaren 5ean izango da eta orduan jakingo dute sariaren nondik-norakoa. Goizetik, Bilboko Areatzan izango dira ikasleak 12:00etatik aurrera euren proiektua stand batean erakutsiz ...
Sakondu

Musika ekitaldia DBHn, udaberrian!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 maiatza, 2021
Santa Zezilia egunaren inguruan, musika ekitaldi bat ospatzen ohi da DBHn, eta aurten ez genuen aukerarik izan ikastalde ezberdinak ezin baikenituen elkartu. Baina udaberria heldurik, eta musika irakasleak animaturik, ikasleek euren bideoak grabatu dituzte etxean, pieza laburrekin, zuei eskaini nahian. Bideo batean batu ditugu. Disfrutatu ezazue, eta GORA MUSIKA!
Sakondu

DBH4ko ekoordezkariek Eskolako CONFINT 2021eko mintzaldian hartu zuten parte

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 maiatza, 2021
DBH 4ko eko-ordezkariak, Imke Lázaro Van Spijk, Unax Fernández Gutiérrez, Jon Lancho Noval, Eider Basoa Gonzalo eta Aitor Iriondo Diaz, izan ziren topaketa honetako parte-hartzaileak. CONFINTak gazteen protagonismoa bilatzen duen ingurumen hezkuntzako prozesua da, Planetak jasaten duen ingurumen-krisiaren aurrean gazteen protagonismoa, konpromisoa eta erantzukizuna, hain zuzen. Gure ikasleak “Mundua berriztatzera goaz!” lelopean aurkeztu ziren, euren ...
Sakondu

Baditugu Batxiler 1ean ekoiztutako piezen emaitzak eta hiru talde gailendu dira

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 maiatza, 2021
Industri Teknologia eta Marrazketa Teknikoa jakintzagaien bitartez GESTAMP enpresarekin kolaborazioan burutu dugun proiektuak badu emaitzarik: parte hartu duten ikasle guztiek esekidura-beso gisa dabilen pieza diseinatu eta osotu dute. STEAM proiektu honetan sortutako piezak Lauroko irakasle eta GESTAMPeko arduradunen artean kalifikatu dituzte eta hauek dira emaitzarik onena jaso dituzten hiru bikoteak: 1- Ibon Loidi eta Euken ...
Sakondu

Batxiler 1eko hiru ikasleen webgunea Finalista izan da “Kaixomundua.eus” lehiaketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 maiatza, 2021
Joane Rodriguez, Aketx Olmos eta Naia Sanz Batxiler 1eko ikasleak Finalistak izan dira “Kaixomundua.eus” lehiaketan “Lorezainak.eus” lanarekin, Amaia Perez eta Begoña Diez de Ulzurrun irakasleen gidaritzapean burututako Ikerketa Lan baten dibulgazio fasean. “Kaixomundua.eus” lehiaketa Euskal Herriko DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago eta helburua webguneak sortzen ikasiz, gaitasun digitalen ezagutza sustatzea da: eduki digital euskaraz ...
Sakondu

Beste 13 ikaslek lortzen dute Batxiler Diploma DUALa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 10 maiatza, 2021
Ikasturte honetan, hamahiru dira Diploma Dualaren programa amaitu duten Batxiler 1 eta 2ko ikasleak: Ander Ausin Fernández, Marko Bilbao Etxebarria, Marcos Bilbao Martínez, Caterina Calvo Schiró, Aitor Garabieta Urbistondo, Terese Llabori Martínez de Arano, Maialen Menjón Obieta, Ainhoa Pérez Unzurrunzaga, Amaia Quijano Iruretagoiena, Ainhoa Solbiati Uriarte, Uxue Toja Ledesma, Telmo Tuduri Belaustegui eta Helen Zarragoitia ...
Sakondu

LH 4ko ikasleek Lauroko zuhaitzen izendapen-plakak berriztatzen lagundu dute

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 28 apirila, 2021
Apirilaren 17an, Lauroko zuhaitzen plakak berriztatzeko jarduera burutu da, Lehen Hezkuntzako 4. mailako eko-ordezkarien laguntzarekin. Plaka ordezkatu behar ziren zuhaitzen zerrenda egin eta mantenuko langile eta Agenda 2030 arduradunekin batera, ikasleek lana burutu dute. Hurrengo egunetan, eko-ordezkariek egindako lan honen berri eman diete ikaskideei. Ekintza honen helburua da ikasleekin biodibertsitatearen garrantzia lantzea, baita hurbileko espezieak ...
Sakondu

Irteera birtuala Donostiako DIPC Donostia International Physics Center-era

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 20 apirila, 2021
Apirilaren 16an, Batxiler lehen mailako ikasleek irteera birtuala izan zuten Donostiako DIPC – Donostia International Physics Center-era. Saio hauen bitartez, ikasleek DIPC ikerketa zentroak ikusi eta ikerlarien egunerokoa gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Ikertzaileek hainbat jarduera eta erakustaldi zientifiko egingo dituzte emakumeek historian zehar zientzian izan duten papera nabarmentzeko helburuarekin. Zoom bitartez burutu zen topaketa ...
Sakondu

Lehen-laguntza praktikak Sorosle ikastaroko bigarren astean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 8 apirila, 2021
Batxiler lehen mailako 14 ikasle Sorosle Titulu Ofiziala lortzeko lehen modulua burutzen ari dira Aste Santuko oporraldian, Ikastolan bertan, Harrobia ikastetxearen eskutik. Lehen astean arlo teorikoa landu bazuten ere, bigarrenean atal praktikoa burutzen ari dira: heimlich maniobra, oinarrizko RCPa, bizkar-hezurreko istripua izanez gero nola jokatu, etab. Titulazioa amaitzeko bigarren modulua, Erreskatea, alegia, ekaineko azken egunetan ...
Sakondu

Disney eta Netflix, euskaraz!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 martxoa, 2021
Ikastolak asko eragiten du gure ikasleen euskaran. Hala ere, ez da erabateko hiztunak sortzeko edabe magikoa, norberaren testuingurua kontuan hartu behar baita. Testuinguru horren barnean kultur kontsumoak asko eragiten du. Kultur kontsumoaren esparruan ikus-entzunezkoek erabateko garrantzia hartzen dute. Hau horrela,  streaming plataformek azken urteetan gugan aisialdiaren kontzeptuaren aldaketa ekarri dute. Pantailaz blai bizi gara.    ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.