Berrien artxiboa

Emakume langilearen nazioarteko eguna dela eta, Ikastolan burutuko diren ekintzak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 7 martxoa, 2017
Martxoaren 8ko Nazioarteko Emakumeen Egunean, eta asteko beste egunen batean ere, hainbat jarduera buruko dira etapa guztietan. Aurten ere, Ikastolako estamentu guztiei eskatu nahi diegu, ikasle, guraso, langile, kolaboratzaileak,… morez edota antzeko kolorez janzteko hezkidetzaren aldeko gure konpromezua adierazteko. Egia da gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, baina ohartarazi behar da atzera egitearen arriskua badagoela eta ...
Sakondu

Eneko Diaux eta Beñat Subiñas Bizkaiko Xake Finalean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 2 martxoa, 2017
Bizkaiko Foru Aldundiko Banakako eskolarteko txapelketa Lehen Hezkuntza 4. mailako Eneko Diaux eta Beñat Subiñas eskolarteko Bizkaiko xake finaletarako sailkatu dira, martxoaren 12an Sestaon izango dena, alegia. Bertan bizkaiko hogei jokalari onenak izango dira eta bertan, gure ikasle burutsuak, txapela Laurora ekartzeko. Sailkapen fasean, 3 txapelketa egon ziren: Santurtzin, Leioan eta Abadiñon. Finalerako sailkapena egiteko, jokalari ...
Sakondu

Leire Arenas gogoratuz

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 1 martxoa, 2017
Gaurko egunean, martxoak 1, Leire gogoratzeko ekitaldi bat burutu da DBHn. Bere familia gonbidaturik, maila ezberdinetako ikasleek eta Ikastolako langileek hartu dute parte. ” order_by=”sortorder” order_direction=”ASC” returns=”included” maximum_entity_count=”500″ display_type=”photocrati-nextgen_basic_thumbnails”]
Sakondu

Batzar Nagusiak kooperatibaren kontuak onartu ditu

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 24 otsaila, 2017
Otsailaren 23an ospatu dugu Ikastolako Batzar Nagusia. Ekitaldia minutu bateko isiluneaz hasi zen, Leire Arenas Pérez ikaslearen omenez. Quorum-a 148 bazkidekoa izan zen, etorritako eta ordezkatutakoen artean. Kooperatibaren Batzar Nagusiak Urteko Kontuak, bazkide berrien hasierako diru-ekarpena eta auditoretza elkartearen izendapena onartu zituen. Jagolaritza Batzorde berriztatu eta ondoko bazkideek osotuko dute: Olatz Larrauri Arregi, María Rodríguez ...
Sakondu

Herri Kiroletako topaketa Getxon

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 22 otsaila, 2017
Otsailaren 19an Ikastolako ikasle batzuk Gobela Udal kiroldegian burutu zen Herri Kirol topaketan parte hartu zuten: giza-proba, ingudea, froga konbinatua eta soka tira frogetan lehiatu egin ziren Bizkaiko beste ikastetxeen kontra. Zorionak!! Getxoko puntuazioa Benjamin-Alebin
Sakondu

Inauterietako sarrerak zozketatu dira

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 20 otsaila, 2017
Zozketa, ikasleen laguntzaz burutu dugu eta irtendako zenbakia 194 izan da eta, beraz, ondoko zenbakiek lortu dute sarrera: 194tik 355ra (esleitutako azken zenbakia). 1etik 49ra. Sarrerak prestatzen ari gara eta astearte eta asteazken bitartean entregatuko dizkiegu ikasleei klasean. Kontuan izan, mesedez, aforo mugatua segurtasun neurri bat dela eta denon onerako, ikasle eta ikusleentzako, bete behar ...
Sakondu

Hockey lerroko III jardunaldia ospatu zen Lauro Ikastolan eta DEIA egunkariak erreportaia argitaratu du

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 otsaila, 2017
Aurreko otsailaren 12an Bizkaiako Irristaketa Federazioak eskola mailako III Hockey lerroko Jardunaldia antolatu zuen Ikastolan eta Deiak jarduera probetxatu du kirol hau izaten ari den gorakada azaldu eta hedatzeko. Ikasturte honetan bi dira Lauro Ikastolak dituen Hockey taldeak Umeak eta Umetxoak mailetan. Hemen duzue artikularen PDFa: KLIKATU HEMEN  
Sakondu

Nola heltzen da “taper solidarioa” bere helburura?

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 14 otsaila, 2017
Jakin badakizuenez, AUNAR elkartearekin elkarlanean ari gara, eta egunero Ikastolako jantokian sortzen diren soberakinak eramaten dituzte giza-bazterketa arriskua duten pertsonak lagundu eta janaria dohan emanez. Elkarte honek bideo bat editatu du Ikastolatik bere helburura nola heltzen den erakusteko. Deustuko Unibertsitetan izango den “Análisis del Actual Despilfarro de Alimentos y sus Consecuencias Ambientales” hitzaldian AUNAR aipatua izango ...
Sakondu

Bilbao Basket-eko jokalari bik Lauro bisitatu dute

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 9 otsaila, 2017
BILBAO BIZKAIA BASKET Fundazioaren eskutik, Dejan Todorovic eta Miha Lapornik-ek Lauro Ikastola bisitatu dute otsailaren 8an, eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen galderei erantzun diete. Solasaldiak 3.zikloko Areto Nagusian izan zen, inglesez eta gaztelaniaz, eta ikasleek galderak SARGOI sare-sozialaren bitartez prestatu dituzte, Cityzenship arloan. Bisita arrakastatsua izan da benetan! ” order_by=”sortorder” order_direction=”ASC” returns=”included” maximum_entity_count=”500″ display_type=”photocrati-nextgen_basic_thumbnails”]
Sakondu

Lauronix taldea saritua First Lego League lehiaketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 30 urtarrila, 2017
Larunbatean, urtarrilak 28, FLL lehiaketako klasifikazio saioak izan ziren eta LAURONIX taldeak ondoko sariak lortu zituen: ” Irtenbide berritzaileagatiko Innobasque saria” eta “Global Innovation Awards”-era nominazioa Euskadiko proiekturik onena izateagatik. ZORIONAK!!! Cristina Alonso Astigarraga, Goiuri Lozano Mugerza, Asier Esandi Etxebarria, Iñigo Lizarrraga Ayo, David Marin Escajedo eta Luka Zorriqueta Zanotti taldekideak Amaia Pérez eta Oihane ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.