Berrien artxiboa

Gernika-Auschwitz espedizioa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 apirila, 2017
Lauroko ikasleek topaketa bat izan dute gaur, asteazkena, bertako ikastetxe batean. Gaur ere Auschwitz-eko kultur zentroan egon dira poloniar eta euskaldun ikasleen topaketan. Bertan Euskal Herritik bidaiatu den delegazioa ere izan da, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru delarik. Kontzentrazio-gunean biziraun zuen Bogdan Bartnikowski-ren hitzak entzungo dituzte eta Gernikako bonbardeaketa gogoratuko da.
Sakondu

Batxilerrerako ikasle berrien matrikula ofiziala: maiatzaren 2tik 12ra

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 18 apirila, 2017
IDAZKARITZAKO HARRERA ORDUTEGIA Maiatzaren 2tik 12ra: 8:00 – 15:00. Prozesua xedapen hauen arabera egingo da: Martxoaren 4ko 35/2008 Dekretua. Hezkuntza Sailburuaren 2017ko martxoaren 9ko Agindua: agindu honen bitartez 2017/18 ikasturtean Batxilergoan ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan eskabideak aurkeztu eta onartzeko epeak eta jarraibideak adierazten dira. Matrikula ofiziala bi modutara egin daiteke: Ikastolako Batxilerreko idazkaritzan bertaratuta. ON-LINE, Eusko ...
Sakondu

Lauroko 70 ikasle Poloniara bidaiatuko dira misio diplomatikoan, Pazko Astean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 apirila, 2017
Gernika – Auschwitz hezkuntza-bidaia Batxilerreko 70 ikasle Poloniara bidaiatuko dira Pazko Astean APTCE (Asociación Pro Tradición y Cultura Europea) elkarteak antolatutako bidaian, Euskal Herriko, Poloniako eta Alemaniako ikasleekin batera. Proiektu honek Bizkaiko Batzar Nagusien eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du eta gazteen misio diplomatikoa sustatzen du, gure gazteak Europako herrialdetan bake-enbaxadore bihurtuz. Euskal Herriko hiru ikastetxeek ...
Sakondu

Eski irteera burutu da!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 apirila, 2017
Apirilaren 10etik 12ra eski irteera burutuko da Formigalera eta 51 ikasle bertaratu dira Lauroko hiru arduradunek lagunduta. Antolatutako azken bi irteera ez ziren burutu edur faltagatik, baina oraingoan bai, eta eguraldi ederragaz gainera!  
Sakondu

Ane Arrugaetak eta June Mongek Bartzelonako Exporeserca Jove-n parte hartu dute

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 apirila, 2017
Apirilaren 6tik 8ra Lauro Ikastolako Batxilerreko bi ikasleek 2016ko Elhuyar Zientzia Azokan aurkeztutako lanak aurkeztu zituzten Bartzelonako 2017ko Exporecerca Jove-n, Amaia eta Oihane irakasleek lagunduta. “Zaborretik energia lortzen” proiektua eraman dute, Elhuyar-eko Azokan Batxilerreko lanik osotuenari aipamena hartu zuena, hain zuzen. Azoka honetara Fernando Arana ikasle ohia eta Ikastolako LEGO Innovation Studio-ko monitorea ere bertaratu ...
Sakondu

Ikastolako KORRIKA txikia!!!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 6 apirila, 2017
  Gaur, osteguna, Korrika txikia egin dugu. Ikastolako ikasle, irakasle eta langileok euskararen aldeko lasterketa egin dugu Lauroko petoak jantzita. Lehen Hezkuntzako patioan bilduta etapa guztietako ikasleek mezua irakurri dute eta musikaz eta bertsoz zipriztinduta Eskola kiroleko ikasleei arratsaldeko Bilboko kilometrorako petoa eman diegu. Aurtengo Korrikak euskerari bultzada emateaz gain, Ikastola osoan proiektu bertikala egiteko ...
Sakondu

KORRIKA: Ikastolako kilometroaren zehaztapenak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 4 apirila, 2017
Animatu zaitezte Ikastolako kilometroan parte hartzen! KOKAPENA: KLIKATU HEMEN Km zenbakia: 1.798 Lekukoa hartzeko ordua: 17:53 (15-20 minutu arinago egotea komeni da), Santiago Brouard kalean. Oharra: Kilometroa egiteko, eraman ezazue ikastolan egindako petoa edo Lauroko kamiseta gorria. Lekukoa: Informatu genuenez, aurten Eskola kirolean parte hartzen duten guztiei omenaldia egin nahi diegu, kirol esparrura ere euskararen ...
Sakondu

KORRIKA eta Eskola Kirola

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 29 martxoa, 2017
Martxoaren 30etik apirilaren 9ra KORRIKAk 20. edizioa beteko du eta Lauro Ikastolak parte hartuko du. KORRIKA Lauro Ikastolako eragile guztiok bi urterik behin elkarrekin egiten dugun ekintza bateratua da, euskararen aldeko mezua eta konpromisoa berresteko. Apirilaren 6an, ostegunean, eguerdian, Korrika txikia ospatuko dugu ikastolan zehar 11:00etatik 12.00etara ikasle, irakasle eta langile guztiak batuko gara Lauro ...
Sakondu

UNICEFen “Nigerrerako tantak” kanpainaren eguna da gaur Ikastolan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 24 martxoa, 2017
Martxoaren 22an Nazioarteko Uraren Eguna ospatzen da eta horrekin bat eginez, Ikastolak kanpaina honetan parte hartzen du, martxoaren 24 eta 31n jarduera bereziak burutuz. Aurreko egunetan, kanpainaren azalpena egiten zaie ikasle guztiei: uraren garrantziaz eta Niger herrialdearen egoeraz informatzen da, herrien %15ak bakarrik baitu ur-edangarria; eta horren ondorio bat da umeak ez direla eskolatzen edo ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.