Saria “Galiciencia”n: neskek lideratutako proiekturik onena

Iragarri genizuenez, Batxilerreko lau ZTEAM proiektu izan ziren hautatuak “Galiciencia” Azoka zientifikoan parte hartzeko, Ikerketa Lana jakintzagaian burututakoak. Euretariko batek saria lortu du, kategoria berezietan, neskek lideratutako proiekturik onenari, hain zuzen: “Hazien ernetzea ikertzen mikrograbitate baldintzetan”.

Azpimarratu behar dugu lau proiektuetan parte hartu duten ikasle guztiak, bat izan ezik, neskak izan direla.

Zorionak ikerketa lanean parte hartu duten ikasle guztiei!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.