Sorosle titulazioa, Lehen sorospenak, DigiPen Unibertsitatea: ekaineko jarduerak Batxiler 1ean

Batxiler lehen mailako azken ebaluazioa amaituta dagoela, dena gainditu duten ikasleentzat ikastaro bereziak burutzen ditugu Ikastolan ekaineko egun lektiboetan. Aurten, osasun-egoera dela eta, ohikoa den eskaintza murriztu behar izan dugu, esate baterako, “Gurena” nagusien etxean egiten diren bisitaldi-jarduerak edota Haur eta Lehen Hezkuntzako etapetako praktikak albo batera utziz.

Ikasleek hiru aukera izan dituzte eta martxan daude Sorosle Titulu ofiziala lortzeko “Erreskate Modulua”, “Lehen Laguntzak” modulua eta DigiPen Unibertsitateak ematen duen “Project Fun” ikastaroa.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.