Lehen Saria Plastika Tailerreko proiektuari: Arenatzarte 2015

DSC_0142Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailan, Plastika Tailerrean, bi proiektu burutu ziren 14/15 ikasturtean: “Hiria”, 3.ean; eta “Meninak”, 4.ean. Biak, Gueñes-eko ARENATZarte parkeko “Arte&reciclaje” lehiaketara aurkeztu, eta “Meninak” lanak lehen saria lortu du.

Proiektu honek bi oinarri ditu: jasangarritasuna eta giza-konpromisoa landu, burututako lan guztia berziklatutako materialak erabiliz egin baita.

Ikasleek egindako lana lehenik Ikastolan bertan egon zen ikusgai eta gero, ekainetik aurrera, ARENATZarte parkean egon da.

Zorionak ikasle guztiei eta Lorea, Uxue eta Edurne andereñoei!

Argazki gehiago ikusi nahi baduzue:

ARENATZarte parkea ezagutu nahi baduzu, KLIKATU HEMEN.

Sariaren berri prentsak ere batu du: IKUS DEIA EGUNKARIA.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.