Talde federatuen topaketetan, kirol munduko entzute handiko bisitak

Jarraitu dugu talde federatuen talde-topaketak antolatzen eta bazkari bereziak prestatzen: Futboleko Kadete B eta Gazteak A, eta saskibaloiko Kadete A, B eta mutil Gazteak izan dira oraingoan.

Bazkari horietan, janariaz gain, zozketak egon dira eta kirol munduko pertsonaien bisitak: Joseba Agirre izan zen lehena; gero, Iraia Iturregi etorri zitzaigun, ikasle-ohia eta neskeen Athletic-eko jokalari eta kapitaina izan zena. Azken tokaketetan, Jesu Maria Platón hurbildu zen, taekwondoko munduko txapelduna, eta orain Mugendoko arduraduna Euskadin; eta Carlos Gurpegi. Eskerrik asko denoi!!!

DSC03578 DSC03156-2

IMG_20180203_124513 IMG_20180203_131735-2


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.