Telekomunikazioko Ingeniaritza Eskolan aurkeztu du Batxiler 1eko ikasle talde batek bere proiektua

Batxilerreko 1. mailako ikasle talde batek aukera bikaina izan du euren proiektua Telekomunikazioko Ingeniaritza Eskolan aurkezteko. Taldearen partaideak dira Gaizka Bermejo Puertas, Zelai Toledo Urrutikoetxea eta Naroa Unzilla Higuero, euren ikerketa lana Amaia Perez irakaslearen gidaritzapean burutu dutenak.

Mikroplastikoen eragina indaba landarearen hazkuntzan” titulupean aritu izan ziren epaimahai baten aurrean, tartean doktoregai bat eta enpresa munduko profesional bat ere bazeudela.

Zorionak egindako lanagatik! Eta eskerrik asko aukera paregabe hau eman diguten EHU-UPV-ko arduradunei.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.