Universitario Bilbao Rugby-k kirol jardunaldi bat burutu du Lauron

Universitario Bilbao Rugby-k errugbi jardunaldi zirraragarria eskaini zuen Lauro Ikastolan. Klubeko jokalari eta monitore ezberdinak, Mario Barandiaran kirol zuzendari berriarekin, Laurora hurbildu ziren hainbeste maite duten kirola sustatzera. Aurkezpen labur baten ondoren, Lehen Hezkuntzako haurrek errugbiarekin izan zuten lehen harremana, beren jakin-mina pitz dezaketen hainbat jarduera, dinamika eta ariketa eginez.

Txandaka, maila bat aldi bakoitzean, guztiek izan zuten goiz batez errugbiaz gozatzeko aukera Lehen Hezkuntzako jolastokian. Askorentzat, duela urte batzuetatik hona Ikastolak bere urteko eskaintzan gehitu duen kirola ezagutzeko lehen aukera izan da; eta beste batzuentzat, berriz, euren kirol gustukoena gero eta jende gehiagorena dela berrestea. Jardunaldi honek Lauro eta UBR taldeen arteko harremanak estutzeko balio izan zuen, errugbi formazioan, jokalari berrien erreklutamenduan eta kirol honen hedapenean beste urtebetez elkarrekin lan egingo baitute.

Zuen seme-alabak UBR taldeak antolatutako jardueretan parte hartu eta errugbiaz gozatzeko aukera izan bazuten, oraindik garaiz dabiltza kirol honetan izena emateko Ikastola eskolaz kanpokoetan ikasturte honetan! Animatu!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.