ZORIONAK, TXAPELDUNAK!

Lauro Ikastolako Kadete Berezia Bizkaiko txapeldun izan da asteburu honetan Getxo Saski final zirraragarri batean. Martin Santanak entrenatutako neskak zalantzekin hasi ziren eta zailtasunak izan zituzten lehenengo laurdenetan, baina euren onena atera zuten atsedenaldiaren ostean.

Harmailen bultzadak eta hamalau jokalarien animoek, zelaikoak zein bankilokoak, markagailuari buelta ematen eta aurretik jartzen lagundu zuten amaierarako minutu gutxi falta zirenean. Une horretatik aurrera, beldurrak eta tentsioa lasaitasun eta alaitasun bihurtu ziren, Lauroko jende guztia garaipen historiko bat ospatzen ari zela.

Kadeteek liga erregularreko lehen postua lortu zuten duela bi aste eta garaipen honekin urte zoragarria itxi dute. Garaipenen gainetik, adin eta maila ezberdinetako jokalariek egin duten talde zoragarria nabarmendu nahi dugu, lesioak eta ustekabeak gaindituz.

Zorionak neskak, izugarriak zarete!

https://twitter.com/LauroKirolak/status/1523680693993148419

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.