Berrien artxiboa

Uraren eguna Ikastolan: Nigerrerako ur-tantak proiektua etapa guztietan

Martxoaren 22an Nazioarteko uraren Eguna ospatzen da eta Ikastolan jarduerak burutu dira etapa guztietan, “Nigerrerako ur-tantak” proiektuan parte hartuz, azken bostu urteetan egin izan dugun moduan. Honen helburua da Nigerreko haur behartsuenek ura izatea euren eskola eta etxeetan: ura hurbil izanez gero, ez dute berorren bila urrun joan behar eta horrek eskolara joaten ahalbidetzen ditu. ...
Read more

DBH 3ko ikasleak Bartzelonako Exporecerca Zientzia Azokan

3.DBH-ko lau ikasle, Unax Unzueta, Ariana Molinos, Leire Pereda eta Lucia Chirapozu, Amaia Perez eta Oihane Uriarte irakasleak lagunduta, Bartzelonan ospatzen ari den Exporecerca Zientzia Azokan parte hartzen ari dira. Azoka honetan estatuko zein nazioarteko beste herrialdeekin batera beraien proiektu zientifikoa aurkeztuko dute hiru egunetan zehar. Proiektu hau “Ikerketa-Faktoria” ikasgaian garatu dute beste bi ikasleeekin ...
Read more

“Euroeskualdea eta euskara” izeneko elkartruke kulturalaren bigarren atala burutu dugu Lauron

Bordeleko Euskal Etxeak antolatuta, “Euroeskualdea eta euskara” izeneko elkartruke kulturalaren lehen atala gure ikasleek Bordelera egindako bisita izan zen; eta bigarren trukea, Lauro Ikastolan eta Bilbon egiten ari gara. Akitania berria, Euskadi eta Nafarroa osatzen dituzten hiru eskualdeen arteko identitate kulturaletan sakontzeko eta harremanak estutzeko helburuz sortutako elkartruke oso emankorra izaten ari da. Batxilerreko 2. mailako frantses ikasgaiko ...
Read more

Amalur proiektua, abesti berrien CDarekin osotua

Duela lau urte, Haur Hezkuntzako hezkuntza-proiektuaren inguruko hausnarketa prozesua hasi zen, eta material eta metodologia ezberdinen aplikazioa aztertu ondoren, gure neurrira egindako materiala osotzea erabaki zen Amalur proiektua sortuz, Ikastolako proiektu propioa eta ikasleen beharrizanak kontuan izanik. Irakasleok elkarrekin egindako hausnarketa honetan, ondoko beharrizanak definitu ziren: metodologia indartu, gai egokiak aukeratu, euskal kultura txertatu, hezkidetza ...
Read more

Kontseilu Errektoreko karguen izendapena egin da

Batzar Nagusiak Kontseilu Errektorearen zatikako berriztapena burutu ondoren, lehen batzarra egin da eta kargoak izendatu dira, hauexek izanik: Presidentea: Itziar Laskurain Presidente ordea: Mikel Agirre Diruzaina: Anton Arriola Idazkaria: Begoña de Ibarra Bokalak: Jon Asua, Jon Egia, Alaitz Landaluze, Josu Lauzirika, Isusko Oribe, Natalia Ruiz, Ziortza Sulibarria, Iñigo Zorriketa.
Read more

M8, egunero da!

Martxoaren 8ko Nazioarteko Emakumeen Egunean, eta asteko beste egunen batean ere, hainbat jarduera buruko dira etapa guztietan. Aurten ere, Ikastolako estamentu guztiei eskatu nahi diegu, ikasle, guraso, langile, kolaboratzaileak,… morez edota antzeko kolorez janzteko hezkidetzaren aldeko gure konpromezua adierazteko. Egia da gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, baina ohartarazi behar da atzera egitearen arriskua badagoela eta ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences