Berrien artxiboa

Kalakao lagunen artean ekimena DBHn: Haria ez dadila eten

Euskara planaren barruan, Kalakariko ikasleekin batera proiektu berri bati ekingo diogu: Kalakao lagunen artean – Haria ez dadila eten.  Hilean behin, euskara, euskal kultura eta gaztetxoekin harremana du(t)en gonbidaturen bat ekarriko dugu ikastolara, solasaldian eta jolasean, bazkalondo goxoan euskarari buruz eta euskal kulturari buruz hausnartzeko eta ondo pasatzeko. Hizkuntza ohiturak aldatze bidean, proiektua gazteen arteko transmisioan ...
Read more

Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren bulegoetara bisita, Forensic Science proiektuaren barne

Azaroaren 22n, ostirala, lehen Batxilerreko 20 ikasle Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren bulegoetara bisita egin zuten, Josune eta Esther irakasleak lagundurik, Forensic Science proiektuaren barne. Bisitak polizia zientifikoaren lana hurbil-hurbiletik ikusi eta ikasteko balio izan zien. Bertan arlo desberdinetako laborategiak bisitatu ahal izan zituzten, eta ertzantzaren lana delitu desberdinetan nola burutzen den aztertzea ahalbidetu zien. Forensic Science ...
Read more

Plastikorik ez, irteeretako pik-nik bazkarietan

Lauroko ikasleek egun osoko irteera didaktikoak dituztenean, sukaldean egun horretarako bazkaria prestatzen zaie. Plastikozko estalki eta poltsak erabili izan dira orain arte, ogitartekoa eta pik-nikeko bestelako jakiak gordetzeko. Jasangarritasunarekin dugun konpromisoari erantzunez eta sortzen diren plastikozko hondakinak murriztu nahian, oraindik aurrera bilgarri horiek kendu ditugu: ogitartekoa, gazta eta irasagarra paperezko poltsetan ematen dira eta sagarrak, ...
Read more

“Eszenatokian ez naiz liderra, proiektu amankomun baten arduradun eta parte sentitzen naiz”, Inma Shara

Azaroaren 25ean Inma Shara orkestra zuzendaria izan dugu Lauron “Kukulumendi – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi saioen programa barruan. Inma Shara Batxiler 2. mailako ikasleekin aritu izan da “Dirección armónica. El liderazgo que genera armonía” titulupean, lidergo eta talde-lanaren inguruan hitz eginez, bereziki. Liderra taldeko beste kideak inspiratzen dituena izan behar duela azpimarratu du, sentsibilitatea garatzea ...
Read more

Kotxe elektrikoen proiektuarekin planifikatzen, taldeka lan egiten, diseinatzen, diru-iturriak kudeatzen eta arazo teknikoei aurre egiten ikasi dugu

Bizkaired elkarteak, Ekintzailetza Saria eman dio KID’S KIT-CAR proiektuari eta berori antolatzen duen Greenpower Iberia elkarteari. Azaroaren 18an izan da sari banaketa Bilboko Euskal Museoan, eta Lauro Ikastola, beste ikastetxerekin batera, Bizkaian partehartzaile aitzindari izanik, ekitaldira gonbidatua izan zen. Aurreko ikasturtean parte hartu zuten ikasleen artetik, bostek hartu zuten parte, gainontzeko ikaskideen ordezkari gisa, euren ...
Read more

Udaletxe bateko antolaketa eta funtzionamendua mintzagai DBH 3ko Gizarte eskoletan

Aurten ere, eta DBHko Gizarte Zientzien Mintegiak luzatutako gonbidapenari erantzunez, Txorierriko udaletxe desberdinetako karguak izan ditugu DBH3ko taldeekin solasean. Bisita honek, Geografia arloan ikasleak lantzen egon diren edukiak borobiltzeko asmoa du. Lehenengo ebaluazioan jorratutako politika arloko heziketa oinarrizkoa jaso, erakunde nagusiak aztertu eta udal etxe baten osaketa eta funtzionamendua gertuagotik ezagutzea izan dira lanaren helburu ...
Read more

Stat Wars: datuen inperioarekin jolasean DBH 4ko ikasleak

Zientziaren Astea ospatzeko jardueren artean, EHUk “Stat Wars: datuen inperioa” jardunaldiak burutu ditu azaroaren 6an Bilbon, Bizkaia Aretoan. DBH 4ko ikasle guztiak Matematikako irakasleak lagunduta bertaratu ziren tailer-lehiaketetan parte hartuz, eguneroko egoera arruntetan estatistika zein lagungarria den konprobatuz. Estatistikaren garrantziaz jabetu ziren euren artean eta beste ikastetxe batzuetako ikasleekin jolas interaktiboekin lehiatuz, eguneroko benetako problemak ...
Read more

“Gau Beltza” izan genuen Haur Hezkuntzan

Urriaren 31n GAU BELTZA edo ARIMEN GAUA izan genuen Haur Hezkuntzan, KALAKARI euskara taldearen eskutik! 5 urteko ikasleek, hainbat probatan sustatuta, beldur ibilbidea egin zuten Gau Beltza domina eskuratu ahal izateko. MOZORRO eta MAKILLAJE tailerra egin zuten DBHko ikasleen laguntzaz sormena erabiliz, nork bere mozorroa eta apaingarriak aukeratuz. Heriotzari buruzko IPUIN ANTZEZTUA ikusi zuten baita ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences