Berrien artxiboa

Batxilerreko bi ikerketa lan sarituak

Lauro Ikastolako ikasleen bi ikerketa lan sarituak izan dira Si eres original, eres de libro lehiaketaren 14. edizioan. Ondoko epaimahaiak aipamen berezia egin die lanoi: Ramón Tamames ekonomilari eta akademikoa, Javier Sádaba filosofoa, Ramón Acín eta Juan Kruz Igerabide idazleak, Margarita Prado katedratikoa, eta CEDROko presidenteordea, idazlea eta akademikoa den Carme Riera. “Euskal gazteriaren sailkapen ...
Read more

Bederatzi ikaslek amaitu dute aurten Diploma Dualeko Programa

Aurten, bederatzi dira Diploma Dualaren programa amaitu duten Batxiler 1 eta 2ko ikasleak: Aritz Canal, Naroa Etxebarria, Katalin Farelo, Iñigo Goiriena, Luzia López, Ana Loubet, Paula Santos, Jon Unzilla eta Leire Zeberio. Lauro Ikastola Programa hau eskaintzen 15-16 ikasturtean hasi zenetik, 12 izan dira ikasle titulatuak eta, beraz, bederatzi ikasle hauen Batxilerreko notak euren espedientera ...
Read more

Itxialdian Euskara babesteko ekimenean, Batxilerreko ikasleak

Koronabirusaren garaian inoiz baino garrantzitsuagoa da gizartearekiko konpromisoa, eta euskarak ere babesa behar du, familia batzuetan euskaraz aritzeko aukerak murriztu egin direlako. Gazte eta haurrentzat 20 bat minutuko elkarrizketak euskaraz eskaintzeko ekimenak sortu dira gure herrietan, haur eta nerabe batzuek ez baidute gailu elektronikorik edo Internetik etxean, edota euskaraz hitz egiteko aukerarik. Berrogeialdiak sortu dezakeen ...
Read more

Leire Zeberio Feltrer ikaslea saritua “Urruzunotarrak gehituz” literatur lehiaketan

Leire Zeberio Feltrer Batxiler 2. mailako ikaslea, aurtengo “Urruzunotarrok gehituz” literatura-saridunen artean dago, Poesia A kategorian (Batxiler edo Erdi Mailako Heziketa) aurkeztu duen “Zalantzaren itsasoa” lanari esker.  Saria lau eguneko egonaldia izango da Zugarramurdiko Graxiana aterpetxean, saridun guztiak bilduko dituena, literatura-tailer eta ingurunea ezagutzeko txangoak eginez. Ondoren, sari- banaketa ekitaldia izango da Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren ...
Read more

Eskola Jasangarriaren ziurtagiria berriztatu dugu

Ikasturte honetan, urtarrilean, Ingurugelako arduradunen auditoretza izan genuen Ikastolan, lau urterik behin berriztatu beharreko ziurtagiria berresteko. Komunikatu digutenez, azterketa horren emaitza baikorra izan da eta Jasangarritasun Ziurtagiria oraingoan ere berriztatu dugu, 2011-2012 urtean lehen aldiz lortu genuenetik gertatu izan ohi denez. Arduradunen txostenean arlo sendoak eta iradokizunak helarazi dizkigute, azken hauek aztertu eta hurrengo ikasturtean ...
Read more

PISA, Diagnostiko, DBH 4 amaiera: ibilbide bikainaren berrespena

Hiru hilabete honetan ISEI-IVEI erakunde autonomoak 2018an burutu zituen LH4ko diagnostiko frogen emaitzak, eta PISA frogaren eta DBH4ko etapa bukaerako frogen emaitzak jaso ditugu. Datu hauek, Ikastolaren proiektuaren arrakasta neurtzeko baliogarriak zaizkigu, Lauroko ibilbidean ohikoak direnak beste froga objektibo batzuekin batera, eta gure hobe-lerroak definitzen laguntzen digute. ISEI-IVEI froga hauen kasuan, erakundeak Ikastolako ikasleen ISEK ...
Read more

DBHko ikasleek diseinatu, sortu eta idatzitako ipuinak

DBHko Plastika arloan, azken ikasturteetan ikaskide txikienentzat teknika ezberdinnak erabiliz egindako ipuinak ekoiztu dituzte eta eskuragarri daudela gogoratu nahi dizuegu, itxialdian seme-alaba txikienekin irakurtzeko. Alde batetik, 2017-2018 ikasturtean 3. mailako Plastika arloan egindako 12 ipuinen bilduma dugu. Itzalen bidez egindako ipuinak dira; istorioak, pertsonaiak, ilustrazioak… dena DBHko ikasleek asmatutakoa, noski. KLIKATU HEMEN – “Itzalak egiteko ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences