Berrien artxiboa

Zer ospatzen dugu Gau Beltzean? Edo Arimen gauean?

Urriaren 31n neguko solstizioa hastearekin batera, jatorri zeltiarra duten hainbat erritu egin izan dira Europa osoan, baita Euskal Herrian ere, urtearen heriotza, uzta bilketa eta hildako senideen oroimena ospatzeko. Errito paganoak, beranduago, erlijio katolikoak egokituko zituenak. Herri bakanetan ohitura batzuk mantendu izan dira, hala nola, kalabazak edo arbiak hustu, aurpegi itxura eman, kandela txiki bat ...
Read more

Batxiler 1eko ikasle talde batek BBK Klima Zikloan parte hartu du

Urriaren 21ean 1. batxilergoko ikasle talde bat BBK Klima Zikloan parte hartzeko Bilboko BBK aretora hurbildu da, Asier Etxebarrieta irakasleak lagunduta. Bertan, BC3ko kidea den (Basque Centre for Climate Change) Ibon Galarragaren hitzaldia entzun eta “Una verdad muy incomoda” filmea ikusi dute, egun Lurra planetan bizi dugun larrialdi klimatikoa azpimarratzeko asmoz. Azkenik, Glasgow-en izango den ...
Read more

Marta Macho-Stadlerrek Ikastolan izan dugu aurtengo KUKULUMENDI konferentzia saioei hasiera emanez

Aurreko ikasturtean nahi eta nahiezko geldiunea izan ostean, aurten gogo eraberrituz hasi ditugu KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi saioak, Batxilerreko Orientazio akademiko-profesionaleko programan txertatzen direnak, “INSPIRATU besteekin” atalean. Bigarren mailako ikasleekin hasi gara, urriaren 19an, eta Marta Macho-Stadler matematikaria izan dugu hizlari emakumeari eta zientziari buruz, genero-perspektiba batetik, gai honetan oraindik eman beharreko pausoen ...
Read more

Ikastolako bi ikasle sarituak Bizkaidatz VII. literatura lehiaketan

Aiala Garabieta Oribe eta Andere Garabieta Oribe, Batxiler eta DBH 3ko ikasleak urrenez- urren, Haur eta Gazteen VII. literatura-sarian irabazle izan dira: lehena, 1. gazte-saria euskarazko modalitatean; eta bigarrena, 2. gazte-saria, euskarazkoan ere. Sari banaketa urriaren 8an izan zen, 11:00etan, Bizkaiko Foru Liburutegiko Areto Nagusian, eta Unai Zaballa Euskarako irakaslea lagundurik bertaratu ziren ikasleak. Ikastolari ere ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences