Berrien artxiboa

Osasun-mentala hizpide, Batxillereko psikologia ikasgaian

Ikasleen formakuntzaren osagarri, Psikologia ikasgaia ematen duten Batxiler 2. mailako ikasleek hitzaldia izan zuten azaroaren 15ean Idoia Larrañaga psikiatraren eskutik. Ikasleek egindako galderen inguruan izan zen solasaldia, esate baterako, nola egiten du lan psikiatra batek, psikofarmakoen inguruko zalantzak, nola edota zergatik garatzen dira nahaste psikologikoak, etab. Eskerrik asko Idoia.
Read more

Baratzeko esperientziak: izpiliku kolonia egiten ari dira LH 2n

Baratzeko jardueren artean, esperientzia aberasgarria burutzen ari dira Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak: kolonia egiten ari dira baratzean batutako izpilikuarekin. Gure lurretan hasitako produktu natural batetik gizakiok sortu eta erabiltzen dugun produktu batera nola heltzen garen bertatik-bertara ikusi dute: izpilikua batu, erabili beharreko atalak hartu, tratatu, transformatu,… eta emaitzaren zain daude ikasleak!
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences