2024an jaiotako umea duzu eta ezagutu nahi gaituzu? Etorri ate irekietara
Matrikulazio ofizialeko epeei begira, ohi denez Ikastolak bisitak antolatzen ditu familia interesatu berriei gure Hezkuntza Proiektua eta instalazioak ezagutzeko:
- 2024ean jaiotako umea baduzu bisitak egingo ditugu azaroaren 20 eta 26an, eta abenduaren 4, 11 eta 22an. Dagoeneko datuak utzi bazenituen, gu jarriko gara kontaktuan bisita aukerak azaltzeko; baina oraindik ez baditugu zure datuak, ikusi atal hau:
- DBHko proiektua ezagutu nahi baduzu: bisitak antolatu ditugu abenduaren 16an eta urtarrilaren 27an, 15:45etan, Bigarren Hezkuntzako proiektua eta instalazioak ezagutu ahal izateko. Bete atal honetan topatuko duzun galdetegia eta zurekin kontaktuan jarriko gara, bisitak zure beharrizanetara egokitu ahal ditugulako:
Bisita hauetan, proiektu eta instalazioez gain, gure kooperatiba eta matrikula prozesu osoari buruzko informazioa hartuko duzu.
Itxaroten zaitugu!



