Aiala Aberasturi Rojo futbolaria, Lezamako entreno batera deitua

Aste hau ahaztezina izango da Aiala Aberasturi Rojo Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikaslearentzat. Aialak bizitza osoan jokatu du futbolean, Lauroko taldean ari da, eta aste honetan Athletic Clubek Lezamara joateko aukera eskaini zion entrenamendu berezi bat egiteko, urtero antolatzen duten kaptazio programaren barruan.

Aiala Bizkaiko Ume mailako jokalari onenekin entrenatzeko deia hartu zuen, bera Umetxoen kategoriakoa izanik. Horrek ez zuen kikildu eta zelaian taldekide zein entrenatzaileak harritu zituen bere lan onarekin.

Zorionak Aiala! Segi horrela!



We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences