Ibaialde proiektuan, Batxiler 1eko ikasleak, irakasle

DBH 1eko ikasleak izaki bizidunen gaia lantzen ari zirela Biologia eta Geologia ikasgaian, bertoko ekosistemak landu dituzte Batxiler 1eko ikasleak irakasle bihurtuz. 

DBHko talde bakoitza 3/2 talde handietan banatu dira eta ikasle bakoitzak fitxa batzuk bete behar izan dituzte, lehen Batxilergoko ikasleak gidari eta laguntzaile izan dituztela.

Batxilergoko ikasleen egin beharrak izan dira:

  • DBH-ko ikasleei proiektua azaldu, irteera egunerako poster edo antzeko materialak baliatuz.
  • “LauroTxikerra” errekara irteera: Batxilergoko ikasleak, irakasle jardun ziren laginketa eta analisiak nola egiten diren azalduz. Irteerarako material eta motxila guztiak prestatzea ere euren eginbeharra izan zen.
  • DBH-ko ikasleek txosten bat osatu behar izan dute baturiko datu guztiekin, eta Batxilergoko ikasleen laguntzaz.

Ikerketa-esperientzia bikaina izan da: elkarlana eta kooperazioa, etapen arteko koordinazioa, ikasleen arteko harremana eta lankidetza, zientzia eta ikerketa.

IBAIALDE kanpainak ingurunearen eta pertsonen arteko lotura eta harreman zuzena ezarri nahi du, ibai-ekosistema modu aktiboan eta esperimentalean aztertuz. INFORMAZIOA GEHIAGO.


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences