Eskola Jasangarriaren ziurtagiria berriztatu dugu

Ikasturte honetan, urtarrilean, Ingurugelako arduradunen auditoretza izan genuen Ikastolan, lau urterik behin berriztatu beharreko ziurtagiria berresteko.

Komunikatu digutenez, azterketa horren emaitza baikorra izan da eta Jasangarritasun Ziurtagiria oraingoan ere berriztatu dugu, 2011-2012 urtean lehen aldiz lortu genuenetik gertatu izan ohi denez.

Arduradunen txostenean arlo sendoak eta iradokizunak helarazi dizkigute, azken hauek aztertu eta hurrengo ikasturtean martxan jartzeko kontuan izango ditugularik, gure hobekuntzarako inplikazioa eta jasangarritasunaren bidetik jarraitzeko konpromisoarekin bat eginez.

Eskerrik asko Lauro Ikastola osotzen dugun guztioi jasangarritasunaren alde egiten duzuen lanagatik!

Auditoretza eguneko argazki batzuk, zeinetan ikasle eko-ordezkariek ere parte hartzen duten:


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences