LH 3. mailako Lauroko sei ikasle “Erronkan” ETBko programa berrian

Ekainaren 15ean ETB 3-k saio berria estreinatu du, “ERRONKAN” deiturikoa, 6-10 urteko haur eta gaztetxoei zuzenduta, eta ikastetxe ezberdinek parte hartuko dute erronka ezberdinak burutuz. Lauro Ikastolak gonbidapena hartu du eta Lehen Hezkuntzako 6 ikaslek grabatutako bideoak programaren bosgarren saioan agertuko dira, hau da, ekainaren 29an, astelehena, 15:30ean.

Programa hau ikustera eta bertan proposatzen diren erronkak egitera animatu nahi zaituztegu!

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartuko duten sei ikasleei, Ander, Kepa, Eneritz, Garazi, Nora eta Jon; euren gurasoei eta tutoreei, Jone eta Maider, erronka hau aintzat hartu eta Lauro ordezkatzeko egindako lanagaitik.


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences