Berrien artxiboa

“Emakumeak literaturan” erakusketa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 martxoa, 2015
“Emakumeak literaturan” erakusketak arrakasta handia izan du DBHko ikasleen artean eta asko izan dira liburuak maileguan eraman dituztenak. Denek sari txiki bat jaso dute parte hartzeagatik. Mila esker guztioi!!!
Sakondu

Kultura Txinatarrari buruzkio tailerrak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 3 martxoa, 2015
Eskolaz kanpoko “Txinoa eta ekialdeko kultura” taldeetako ikasleek bi tailer burutu dituzte otsailean, Txinako Urte Berria ospatzeko, otsailaren 19an izan zena, hain zuzen: Txinako paper-ebakia: paper mota hau, txineraz jianzhi (??), errotuko ohitura da txinatar kulturan. Gaur egun, herriko-arte modu hau bizirik dirau eta ospe handikoa bihurtu da. Txinako Sukaldaritza – Tailarineak: ohitura handia dago ...
Sakondu

“Memory Arte Jolasa”ren aurkezpena DBHn

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 2 martxoa, 2015
Bigarren ebaluaketan, DBH 2ko ikasleek jolas bat sortu dute, MEMORY ARTE JOLASA izenekoa, eta martxoaren lehen astean zehar aurkeztua izango da goizeko lehen jolastorduetan. Jolas honen bitartez, ebaluaketan zehar landutako artelanak berrikusteaz gain, jokalariaren memoria frogatuko da. Gehiago jakin nahi baduzue: IKUSI PLASTIKAKO BLOG-A.
Sakondu

Batzar Nagusiak asistentzia ona izan zuen

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 otsaila, 2015
Quorum-a 157 bazkidekoa izan zen, etorritako eta ordezkatutakoen artean. Aipatzekoa da bertaratu zen bazkide kopurua: 111. Kooperatibaren Batzar Nagusiak Urteko Kontuak eta bazkide berrien hasierako diru-ekarpenaren igoera onetsi zituen. Batzarra amaitzerakoan, Viridiana Barbán-en hitzaldia izan zen prentsamendu trebetasunen inguruan, “Thinking based learning-TBL”, Ikastolan burutzen ari den berrikuntza metodologikoen oinarrietako bat.
Sakondu

Kooperatibaren Batzar Nagusia

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 otsaila, 2015
Datorren otsailaren 18an, asteazkena, Kooperatibaren Batzar Nagusia izango da. Lehen zirkularrak, deialdia barne, posta elektronikoz bidali dizkiegu bazkideei eta webgunean ere eskuragarri daude: FAMILIAK – KOOPERATIBA – ZIRKULARRAK. BERRIKUNTZA: Ikasturte honetan, Batzar Nagusiaren bukaeran, adituen bi hitzaldi izango ditugu. Pertsona hauek Ikastolan burutzen ari garen aldaketa metodologikoan adituak dira, gure aholkulariak eta eta pertsonalaren formatzaileak: ...
Sakondu

Egin dugu Inauterietako sarreren zozketa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 10 otsaila, 2015
Irtendako zenbakia 184 izan da eta, beraz, ondoko zenbakiek lortu dute sarrera: 184tik 246ra. 1etik 149ra. Sarrerak prestatzen ari gara eta bihar osteguna entregatuko dizkiegu ikasleei klasean. Kontuan izan, mesedez, aforo mugatua segurtasun neurri bat dela eta denon onerako, ikasle eta ikusleentzako, bete behar dugula.
Sakondu

El pastor de Larrabetzu que fascinó a Obama

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 28 urtarrila, 2015
Gaur DEIA egunkarian argitaratu denez, Dave Bieter, Boise-ko alkatea Obamarekin bidaiatu da Air Force One-ean eta tarte horretan bere euskal jatorriari buruz mintzatu zaio. Dave Bieter ingeleseko irakaslea izan zen Lauro Ikastolan 80. hamarkadan, eta Euskadira bidaiatu zen azken aldian, 2005. urtean Sabino Arana saria eskuratzeko, Laurora etorri zitzaigun bisitan, eta Batxilerreko ikasleei hitzaldia eman ...
Sakondu

Epea matrikula ofizialerako Haur eta Lehen Hezkuntza, eta DBH

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 28 urtarrila, 2015
IKASTOLAN BERTARATUTA EGINIKO MATRIKULARAKO: Idazkaritza Nagusian, Batxilerreko eraikinean: Otsailak 2 – Otsailak 12: 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara. Otsailak 13: 9:00etatik 14:00etara. ON-LINE MATRIKULA: Otsailaren 2tik 12ra. Ikasleak onartzeko prozesua xedapen hauen arabera egingo da: Martxoaren 4ko 35/2008 Dekretua. Agindua, 2014ko abenduaren 15ekoa, Hezkuntza, Hizkunta Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez ezartzen dira Euskal Autonomia ...
Sakondu

Ikerketa Laneko ikasleak, Agroteknologia Institutan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 28 urtarrila, 2015
Urtarrilaren 16an, ostirala, bigarren Batxilerreko Ikerketa laneko 14 ikasleak Iruñako UPNAra joan ziren, Josune Anasagasti irakasleak lagunduta. Bertako ikertzaile batek, Joseba Aldasorok gonbidatu zituen, bere lana eta Agroteknologia institutuko Ikerketa zentroa ikustera. Bertan, ikertzaileekin hitz egin eta praktikatxo bat egiteko aukera ere izan zuten. Eskerrik asko denoi hain harrera ona egiteagatik.
Sakondu

Saritua DBH 3ko lantalde bat, booktrailer lehiaketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 28 urtarrila, 2015
DBHko 3. mailako talde batek Gaumin argitaletxeak antolatzen duen Euskal Herriko Booktrailer lehiaketa irabazi du Gerrateko ogia liburuaren booktrailerrarekin. Booktrailerrak liburuen iragarki modukoak dira, liburua irakurtzeko gogoa ematen duen ikusentzunezko pieza laburra baita. Metodologia berrien erabileran 1. ebaluazioan euskara irakasleek ohiko liburua eta IPADaren erabilera uztartzeko egin den ekintza arrakastatsua suertatu da azkenean. Talde bakoitzak ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.